Archive by Author

IZPIRITU ZEKENEK AZALERATZEN DITUZTEN ERRAUTSAK

  Xabier Lete, gaua gainditzen duen izarra.       Azken hilabeteetan Xabier Leteri buruzko antologia batek zenbait iritzi kontrajarriak piztu ditu. Antologiaren zergatiak justifikatzen duen epilogoa iluna eta makurra da, izan ere, testu honen zatirik handiena balizko plagio bati buruz ari baita. Bi herenetik gora plagioari buruz aritzen da. Benetan ez da batere argia […]

Continue Reading

ARTZE-REN ADIOAK ERAMAN DUEN GUZTIA!

  ARTZE-REN ADIOAK ERAMAN DUEN GUZTIA!       Joxan Artze joan zaigu, gure herriko poeta, artista eta pentsalari handienetariko bat joan zaigu. Pena, euskal kulturatik, hein handi batean bederen, behar besteko aitorrik jaso ez izana, ez orain artean, ez eta hil berritan dugun honetan ere. Aurrez aurre ezagutzerik izan ez nuen artista honen atzean […]

Continue Reading

XABIER LETE, ELURRA URTU ONDOREN.

  XABIER  LETE, ELURRA  URTU  ONDOREN.   -Hautsak arrotu dituen mamua-     Elur asko erori da herri santu honen gainean, gehiegi. Eta izotz ondoko eguzkiak gailendu behar zenean, denon ustez behintzat hala zirudienean, giza sentimendurik zikoitzenak eta zekenenak azaleratzen hasi dira. Baina jakina, hau ezin modu gordin eta biluzian plazaratu, ez da zuzena. Orduan, […]

Continue Reading

Los justos

      Badira zenbait poema emozioa eta edertasuna igortzeaz gain bizitzari aurre egiteko eta bizitzan iraun eta izateko zenbait eredu benetan argi eta garbi azaltzen dutenak. Hona hemen horietariko bat.     Los justos    Un hombre que cultiva su jardín, como quería Voltaire. El que agradece que en la tierra haya música. El […]

Continue Reading

EGIAREN BILA EGUN OSKARBIETAN – Igor Goitia

        EGIAREN  BILA  EGUN  OSKARBIETAN Igor  Goitia   Egun lanbrotsuetan, lanbroa dugu paisaiaren erakusle. Beronek, bazterrik bazter, hau erakutsi batean, beste horixe bestean, hau estali orain, beste huraxe geroago.   Horrela, alderik alde, mugituaz, tarteka-marteka eta zatiak tartekaturik, joango gara paisaia zatika ikusiz, sekulan ez garbi eta klar, sekulan ez bere berean […]

Continue Reading

Balea Zuria: poesia eta saio argitaletxe sortu berria abian da Euskal Kantauri aldean.

      Felipe Juaristi, Juan Ramon Makuso, Pello Otxoteko eta Aritz Gorrotxategik osatzen dute Balea Zuria  argitaletxea. Bosgarren kide bat ere badago taldean, Imanol Larrinaga margolaria. Orain arteko jardunaldietako irudien egilea.         Balea Zuria argitaletxeko kideek ibilbide oparoa egina dute idazle gisara. Poesia eta Pentsamendua jardunaldiak ere landu izan dituzte orain arte, Donostian hala […]

Continue Reading

OINAZPIAK, BIDEAREN LAZTANGARRI – Igor Goitia –

    BA  AL  DU  HOTSIK  DENBORAK?   Ba al du hotsik denborak? Ez dakit erantzuten, ez dakit. Nire bizitzaren, nire niaren joanak beti izan du lagun zarata, zarata eramangarria sarri askotan, burrunbatsua, jasangaitz samarra beste hainbatetan.   Irudika al dezakegu denbora ixilik? Edota, ixil-denborarik? Baiezkora egingo nuke hasiera batean!   Ahaleginak eta bi egin […]

Continue Reading

ZER EGINGO DUGU ORAIN OPARIEKIN? – Aritz Gorrotxategi –

        Aritz Gorrotxategik liburu berria plazaratu du. Hain zuzen, ere Donostia Hiria Literatur Lehiaketa irabazi zuen ipuinez osatutakoa. Gure web honetara horietako baten pasartea ekartzea otu zaigu. Irakurle eta adiskide, zuri ea zer iruditzen zaizun:                         ZER EGINGO DUGU ORAIN OPARIEKIN? […]

Continue Reading

MENDIKO POEMAK

  MENDIKO  POEMAK     Poema zoragarri bat topatu dugu sarean. Irudi eta musikaz lagundurik dator. Dastagarri guztiontzat! He aquí una pequeña joya encontrada en la red. Viene acompañada con un pequeño video. Hemos añadido la traducción porque creemos que merece la pena. Se puede sentir el aire frío de las cumbres. ¡Disfrutad y respirar […]

Continue Reading

BIDAIARI VOYEUR-AK – Inaxio Gartzia

  Denok gatoz mundu honetara bi begiekin (edo ia denok), eta beraz, izatez voyeur batzuk bagara. Areago esango nuke nik, errotik voyeur patologikoak gara, edo ikuslari patologikoak nahi bada. Ingurunearekiko azterketaren irrikaz funtzionatzen dugu hasierako gure lehen urteetan. Dena behatu, arakatu eta ikertu, begiradaren periskopioa (edo teleskopioa nahi bada) alde guztietara zuzentzen, eta begiradaren mirapuntua […]

Continue Reading