PLAZA ETA AKADEMIA

                                                   Plaza eta Akademia

 

(2015eko Irailaren 15ean  Territorios-en argitaratua.)

ARITZ  GORROTXATEGI

              Maialen Lujanbiok jakintza Akademikoa eta Plazakoa bereizi zituen UEUko ikastaroen inaugurazio ekitaldian. Jakintza mota ezberdinak aipatu zituen, eta esan zuen  jakintza horietako batzuek (lengoaiaren artea edo bertsolaritza) ez dutela lekurik jakintza arautu eta ofizialean, eta, batak besteari ezer kendu gabe, komeniko litzatekeela jakintza horiek ere Akademian lekua izatea.

 

 

20150427193247_a

 

Distira izan dezake Lujanbiok hizpidera ekarritako Lazkao Txiki eta Txillidaren arteko pasadizo adierazgarriak: behin, Gasteizen, Eduardo Txillida eskultorearen lan baten aurrean, honako hau esan omen zuen Lazkao Txikik: ‘Hemen zein da artista? Hau egin duena ala hau entenditzen duena?’. Ukaezina da Lazkao Txiki bertsolari handia eta maitagarria izan zela. Txillida, berriz, eskultore bikaina. Baina nahikoa da Txillidari buruz dagoen bibliografiari begiratu bat ematea ondorio argigarriak ateratzeko: Joan Brossa, Carlos Fuentes, Heidegger, Octavio Paz, John Ashbery, Ángel Crespo…

 

ee002718

Nolanahi ere, Peru Abarkaren postulatuetara ekarrarazi ninduten Maialenen hitzek. Euskal Herrian oraindik gainditu ez dugun auzia: ilustratuaren eta baserritarraren jakintza, eta bi horien arteko talka eta lehia. Iraun nahiaren nahiez, gureari eutsi behar, gurean geratu behar. Bat nator jakintza batak ez duela bestea kentzen, baina arrisku bat  ikusten diot plazako jakintzari kulturaren ikuspegitik: lokalismoan edo  autokonplazentzian erortzea.

 

35208479

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Nik uste, edozein herriren kulturak esportagarria izateko bokazioa behar duela izan, dela zuzenean, dela itzulpenen bidez. Bestela esanda, bokazio unibertsala behar duela izan. Etxepareren Jalgi hadi plazara hark, mundura esan nahi zuen, ez bakarrik herriko plazara.

 

Euskarak, noski, hizkuntza gutxitua izaki, zailtasun handiak ditu munduko plazara ateratzeko, baina Etxeparerena bezalako anbizio handiarekin, ezina ere egin liteke. Alde horretatik, Loreak filma mundura jalgitze horren adibide esanguratsua da. Euskaraz egina dago, baina nonahi funtziona dezake. Istorio hunkigarria da, eta ondo perfilatuta daude pertsonaiak. Horren harira, Argia aldizkarian Eneko Zabala kexu zen Loreak filmak Lasa eta Zabala filmaren kaltetan izan zuen aparraldiaz. Argudio politikoak ikusten zituen bataren loraldiaren eta bestearen erdizkako porrotaren artean (akaso, bera ere argudio politikoak erabiltzen ari zela ohartu gabe). Badirudi euskal kulturak sarriegi  euskal gatazka (ikuspegi jakin batetik ikusia, noski) islatzeko zama eraman behar duela bere bizkarrean. Edo ez bada euskal gatazka, euskal folklorea zentzu zabalean. Bada, zentzu horretan, kasu bitxi bat: Antton Abadiaren iloba izandako Harry d’Abbadiek, Chaplinen Urrearen kimeran laguntzaile lanetan aritu zenak, La traviesa molinera errodatu zuen 1934ean. Pelikula hura ikusi bezain laster, Lorca poetak honako hau esan zuen: “hain da atsegina eta ederra pelikula, ezen ez baitu espainiarra ematen”. Beste hainbeste pentsatuko zuten askok Loreakekin: ez du euskalduna ematen. Susmoa dut askorentzat xehetasun hori negatiboa izan dela. Niri, ordea, jalgitzearen ikuspegitik, kultura-zentzu zabal baten ikuspegitik, Loreaken kasua oso fenomeno positiboa iruditzen zait. Eta arestian esandakoarekin bat egiten du: esportagarria izatea, unibertsala.

 

image_gallery

 

Beste adibide bat: bistan da ez direla gauza bera Dostoievskiren Krimena eta zigorra edo Tolstoiren Ana Karenina eta Joxean Sagastizabalen Kutxidazu bidea Ixabel. Litekeena da Sagastizabalen nobelak gozoa uztea irakurle askoren aho-sabaian.

 

 

2012_02_23_Dostoievski

 

Baina arrazoi horregatik esatea Sagastizabalen ekarpena Dostoievskirena edo Tolstoirena baino handiagoa dela, tarte luzea dago. Amets Arzallusen bertso bat eta Rilkeren poema bat ez dira gauza bera. Beharbada, hor dago kulturaren muina. Eliot poetak, Notes Towards a Definition of Culture saiakeran zioenez, “kultura elitista izateak ez du esan nahi baztertzailea denik, zorrotza baizik”. Batak ez du bestea kentzen, baina ez gaitezen biak nahasten hasi. Ziurrenik, kalitateak (eta klixeak eta leku komunak baztertzeak) lehenago eramango gaitu mundura jalgitzera.

 

ARITZ  GORROTXATEGI.

 

 

images (111)

 

 

 

 

Tags: , ,

No comments yet.

Leave a Reply