BIDAIARI VOYEUR-AK – Inaxio Gartzia

 

Denok gatoz mundu honetara bi begiekin (edo ia denok), eta beraz, izatez voyeur batzuk bagara. Areago esango nuke nik, errotik voyeur patologikoak gara, edo ikuslari patologikoak nahi bada. Ingurunearekiko azterketaren irrikaz funtzionatzen dugu hasierako gure lehen urteetan.

Dena behatu, arakatu eta ikertu, begiradaren periskopioa (edo teleskopioa nahi bada) alde guztietara zuzentzen, eta begiradaren mirapuntua errealitatearen pixel bakoitza tiroz jotzen dugu, edo inoiz baino hobe esanda, begiz jotzen dugu.

 

 

Geroago Adimenaren Gogoa martxan jartzen da –batzuetan besteetan baino indartsuago azaltzen da gaitasun hau-  eta voyeur izatetik voyAGeur izatera pasatzen gara. Horixe besterik ez baikara,  voyeur-etik   voyageur-era pasatzen den izaki ibiltaria Adimenaren Gogoa dela medio.

 

Inaxio  Gartzia.

 

 

 

 

Tags: , ,

No comments yet.

Leave a Reply