EGIAREN BILA EGUN OSKARBIETAN – Igor Goitia

 

 

 

 

EGIAREN  BILA  EGUN  OSKARBIETAN

Igor  Goitia

 

Egun lanbrotsuetan,

lanbroa dugu paisaiaren erakusle.

Beronek, bazterrik bazter, hau erakutsi batean,

beste horixe bestean,

hau estali orain,

beste huraxe geroago.

 

Horrela, alderik alde, mugituaz,

tarteka-marteka eta zatiak tartekaturik,

joango gara paisaia zatika ikusiz,

sekulan ez garbi eta klar,

sekulan ez bere berean eta bere osoan,

betiere lanbroaren zain eta esanetara.

 

Egun argietan,aldiz,

paisaia, itxura batean, argi-argi,

bere osoan ageri, dagerkigu.

Orain bai dena dezakegu ikusi.

Orain dena aurrean dugula,

antza, argi eta klar, bere oso-osoan,

orain, dugu dena gure esku,

orain gara zinez deituak

itxurazko agerikotasun horren atzean miatu dezagun,

agerikoaren azalaz barrualdean murgil gaitezen,

sakon dezagun,

agerikoz haraindikoa des-estali dezagun.

 

 

 

 

 

 

 

 

Tags: , ,

No comments yet.

Leave a Reply