GEURE BAITATIK ERNETUTAKOAK – Igor Goitia

 

 

 

GURE BAITATIK ERNETUTAKO TESTUA

 

Hots egin zigun errealitate hori jada zaigu ixildu.

Orain, mutu, alboan dugu jada,

alboan, gainean, barnean,

geure baitan…

Gure baitako dugu jada,

…gure baitan, eta geure baitatik testuan dugu jarria.

 

Ezin esan aurrerantzean bere bozeramaleak garenik ere.

Hori izatetik izan genuen pixkatxo bat aurretik,

ez baina jada.

 

Testigu eta testigantza testuan disolbatuak.

Bien arteko tartea testuan ezin antzemana.

Letra lekuko bakarra jada.

Izkiriatutako hitzak, testua, testigu bat bakarra jada.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

LETRA HILA

 

Letra hila ezdeusaren ezdeusenaren zerumugan.

Hartarantz du jaugina une oro letra biziak,

ezdeusten doan letra oraindik biziak,

testigu izatetik ezdeusaren testigantza soila izaterantz,

urik ez duen eduki-ontzira izaterantz.

Hortara da patuz deitua letra-bizia.

Bere jaiotze unetik erauzia,

haren iturria atzenduta,

doa urratsez urrats bere izatea ahaztuaz…

 

…eta horrela eta horrenbestez, hiltzen,

letra hila zinez bilakatzen,

patu duen heriotz-gunera hurreratzen…

 

…Harik eta letra hil hutsa den unera artean….

Aurrerantzean hori bazik ez, letra hutsa, letra hil hutsa,

inondik jada etorri ez datorkiguna,

inorantz ere joan ez doana,

letra hutsa, espiriturik gabeko letra hil hutsa.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BETIKO LETRA DUT GUSTOKO

 

Betiko letra dut bereziki gustoko,

hain ohikoa ez den betiko letra,

letretan letra den betiko letra.

Erralitateak beti gainezkatua duen letra.

 

Errealitateak jaiotzetik gainezkatua,

beti eta uneoro errealitaren itzala den letra,

berorren betiko bidelagun txikia,

testigu txikia,

txiki eta ezdeus betidanik izan eta izango den letra,

erralitatearen betiko parte izanik,

errealitatearen apur pobre bat baino ez den letratxo,

bere txiki-txikitasunean handi den letra,

bere ezdusean ezin handiago den letra,

letra irekia,

ez hau, ez bestea dioen letra,

eta bai hau eta bai bestea dioen letra,

iraungi-eperik ez duena,

eta inolaz ere izango ez duena.

Letra hori dut zinez gustoko!

Letra guztien letra den hori dut gustoko,

iraungi diren letreen letra-ama,

diren letra guztien letra-ama,

eta izango diren letra guztien letra-ama.

Hori dut gustoko!

 

Igor Goitia

 

 

 

Tags: , , ,

No comments yet.

Leave a Reply