Denboran barrena oinez

 Igor Goitia

Bizitza luzearen laburra

Gaur ez,

biharrera so.

Bihar ere

ezin.

Etzi beharko.

                                               Azkar, azkar,

                                               instant batetik bestera,

                                               naiz azkar ezdeusten.

Laburra da bizi dugun bizitzaren zatia. Gainontzeko guztia denbora baita, ez bizitza(BIZITZAREN LABURTASUNAZ, Seneka).

 

Orain ezin harrapatuzko honetan ezinbestez tinkaturik

Albora begira

eta albokorik ez.

Hara begira eta harakorik ez.

Gerora so, eta oraintxe puntuan.

Lehegora beha, eta berriz ere oraintxean tinkaturik.

               

Inola zati ez daitekeen unetxorik txikiena asmatu ahal badugu,

hauxe da, soilik, orainaldi. Baina hau berau ere hain azkar doa gerotik

lehenera, ez baita istant bat ere gelditzen; geldi baledi, zati liteke

lehen-geroetan. Orainak, berriz, ez du tarterik” (CONFESSIONES, San Agustin)

Zatikatuz,

mugak jarriz,

honetaratuz,

hartaratuz,

dut denbora kontrolatu uste.

                               …eta bitartean denbora bat,

                               bat eta bakarra,

dut aurrean

                               eta ni ohartu ez.

Oraino ez den geroa izaten hasibaledi eta luze-gai izateko oraingo bihurtuko balitz eta horrela luzegertatu, orainaldiak garbi azaldu digu lehentxeago bera ez daitekeela

luze izan”. (CONFESSIONES, San Agustin)

Denboran barrena oinez

Denbora,

bat,

bakarra,

pixkana-pixkana beti aurrera eginaz,

taigabe,

ezingeldituaz,

bere luze zabala dit

luzatzen

hartan egin dezadan bidea bera den Bidean.

Tags: , , ,

No comments yet.

Leave a Reply